4.TximistCup
Hondarribia acoge con éxito la 4 edición del torneo femenino internacional.
Ostiraletik igandera Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’ zenaren omenezko IV. TXIMIST Memoriala ospatu da Hondartza Kiroldegian.
Aurkezpena Hondarribian burutu zen Kiroldegiko kanpo aldeko zelaietako batean, eta hantxe izan ziren Juan Luis Silanes Kiroletako zinegotzia, Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Aitzane Encinas TximistCup-eko zuzendaria, Elena Rosales Gipuzkoa Kutxa Solidarioko ordezkaria, Garbiñe Etxeberria Realeko ordezkaria eta Ioritz Errezola KLINK Elkarteko presidentea.
“Udalarentzat txapelketa garrantzitsua da” esan du Kalixa Silanes zinegotziak. “Gure urteko agendan erabat integratua dagoen ekitaldi bat da. Kirola eta emakumearen bisibilitatearen aldeko txaplketa eder baten aurrean gaude.”
“500 bat emakume kirolari izan dira Hondarribian, 30 talde, horietako batzuk Frantzia, Ingalaterra eta Italiatik etorriak. Halaber, hainbat ekitaldi egon dira hiru egunetan zehar” esan du Aintzane Encinasek.
Informazio gehiago www.tximistcup.com